7 Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.
8 Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.
9 Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».
10 Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,
11 gau eta egun harresietan jiraka.Hiri barruan okerkeria eta injustizia,
12 hiri barruan makurkeriak,zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.
13 Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:horrengandik gorde ninteke;