9 Baina zuk, Jauna, barre egiten diezu,iseka sinesgabe horiei.
10 Zuregana jo dut, ene indar,zu baitzaitut gotorleku, ene Jainko.
11 Jainko maitalea niregana etorriko daeta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.
12 Oi Jainko, hil itzazu, nire herria kordoka ez dadin;sakabana itzazu eta eraitsi zeure indarraz,Jauna, gure babeski horrek!
13 Harrapa bitza azpian beren harrokeriak,beren ahoko bekatu eta esamesek,zabaldu dituzten madarikazio eta gezurrek.
14 Akaba itzazu zeure haserreaz,akabatu, arrastorik ere utzi gabe!Jakin bezate Jainkoa dela nagusiJakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.
15 Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.