1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Miktam. Davidena. Irakaspenerako.
2 David Mesopotamiako eta Tzobako aramearren kontra borrokan ari izan zenekoa eta, itzultzean, Joabek Gatz haranean edomdarrak —hamabi mila gizon— garaitu zituenekoa.
3 Baztertu egin gaituzu, oi Jainko, eta hautsi,haserreturik, aldendu egin zara guregandik.
4 Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!