24 etsaiak odoletan zapal ditzazun;zure txakurren mihiek ere izango dute partea».
25 Hor ageri da, ene Jainko, zure gorteiua,ene Jainko eta erregearen gorteiua santutegirantz:
26 kantariak aurrean, musikariak atzean,neskatxak tartean, panderoa joz.
27 Bedeinka ezazue Jainkoa batzarrean,bedeinka Jauna Israelgo elkartean.
28 Horra hor aurrena Benjaminen, gazteenaren, leinua,eta ondoren Judaren buruzagiak,Zabulon eta Neftaliren buruzagiak.
29 Azaldu, ene Jainko, zeure indarra,egiaztatu, ene Jainko, gure alde egin duzuna.
30 Opariak dakarzkizute erregeekJerusalemgo zeure tenplura;