4 Zintzoak, berriz, pozik dira,Jainkoaren aurrean dantzan, bozkarioz gainezka.
5 Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez,presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari».Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka.
6 Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoabere bizileku santutik.
7 Baztertuei etxea ematen die Jainkoak,preso zeudenak kanta artean askatzen;errebeldeak bakarrik basamortuan gelditzen.
8 Oi Jainko, zeure herriaren gidari atera zinenean,basamortuan zehar zindoazela,
9 dardara egin zuen lurrak,urtu egin zen Jainkoaren aurrean zerua,Sinaiko Jainkoaren, Israelen Jainkoaren aurrean.
10 Euria ugari bota zenuen, oi Jainko,zeure lurralde eta jabegoa indarberritu.