21 Irainek bihotza urratu didate, guztiz adorerik gabe nago.Ezbeharrean laguntza espero nuen, baina alferrik;kontsolatzaileak, baina ez ditut aurkitu.
22 Janaritan pozoia jarri didate,egarriarentzat ozpina edaten eman.
23 Gerta bekie beren otordua tranpa,beren segurtasuna sare.
24 Lauso bitez haien begiak eta itsutu,ahul bekie gerria betiko!
25 Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!
26 Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!
27 Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.