9 Jauna da herrien epaile!Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.
10 Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.
11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.
13 Onbideratzen ez badira, ezpata zorrozten du,uztaia tenkatu eta botatzeko prestatzen;
14 hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten.
15 Horra, gaiztakeriaz beteak daude:okerra sortzen dute barruan, iruzurra ematen argitara.