4 Ez dute inongo problemarik,osasuntsu eta ongi aseak daude.
5 Ez dute giza nekerik,ez besteek bezala oinazeak eraman beharrik.
6 Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.
7 Begiak dirdira egiten die gantz artetik,barruko gutizia kanporatuz.
8 Iseka ari dira eta zitalkeriak esaten,goitik behera begira, jendea nola larrutuko hitz egiten.
9 Haien ahoak zeruari erronka, haien mihia lur osoan barrena.
10 Horregatik, Jainkoaren herria haiengana bihurtzen da,haien hitz guztiak ura bezala irentsiz.