11 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atera zintuena.Ez duzu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut.
12 «Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.
13 Orduan, zapuztu egin nuen bere burugogorkeriagatik:bizi zedila bere gogara.
14 «Ai neure herriak entzungo balit!Ai Israel nire bidetik balebil!
15 Bat-batean makurtuko nituzke haren etsaiak,zapaltzaileen aurka besoa altxatuko.
16 Azpian jarriko nizkioke gorroto didatenak:horra hauen zoria betiko.
17 Neure herria garirik onenaz janarituko nuke,eztirik gozoenaz aseko».