12 «Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.
13 Orduan, zapuztu egin nuen bere burugogorkeriagatik:bizi zedila bere gogara.
14 «Ai neure herriak entzungo balit!Ai Israel nire bidetik balebil!
15 Bat-batean makurtuko nituzke haren etsaiak,zapaltzaileen aurka besoa altxatuko.
16 Azpian jarriko nizkioke gorroto didatenak:horra hauen zoria betiko.
17 Neure herria garirik onenaz janarituko nuke,eztirik gozoenaz aseko».