3 barkatu zeure herriaren erruak, estali bekatu guztiak.
4 Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!
5 Eraberri gaitzazu, Jainko gure salbatzaile,ken gure kontra duzun sumina!
6 Beti haserre egon behar al duzu gurekin,menderik mende kopetilun?
7 Ez al diguzu berriro bizia emango,zure herria zurekin poz dadin?
8 Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,eman zeure salbamena!
9 Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:bakea agintzen die bere herri eta fededunei,berari berriro konfiantza agertzen diotenei.