2 Jauna, beti kantatuko ditut zure maitasun-egintzak,gizaldiz gizaldi iragarriko leial zarela.
3 Bai, ziur nago: zure maitasunak eratu zuen zerua,zerua bezain tinko ezarria da zure leialtasuna. (Jaunak)
4 «Neure aukeratuarekin ituna egin nuen,David neure zerbitzariari zin eginez:
5 “Tinko ezarriko dut betiko zure errege-jatorria,sendo sekulako zure tronua”». (Jainko paregabeari gorazarrea)
6 Zeruetan zure agintzari miragarria goresten dute, Jauna,aingeruen batzarrean zure leialtasuna.
7 Nor han goian Jaunaren pareko?Nor jainkoen artean Jauna bezalako?
8 Beldurgarri da Jainkoa aingeruen kontseiluan,handi eta ikaragarri inguruko guztientzat.