25 Nire leialtasuna eta maitasuna berekin izango ditu,nire laguntzak garaile egingo du.
26 Itsasoraino zabalduko dut haren aginpidea,Eufrates ibairaino haren boterea.
27 «Hark esango dit: “Zu nire aita,nire Jainko, nire harkaitz salbatzailea!”
28 Eta nik neure lehen-seme egingo dut,munduko erregerik handien.
29 Leial izango natzaio betiko,harekin dudan itunari sendo eutsiko.
30 Betiko ezarriko dut haren errege-jatorria,zerua bezain iraunkor egingo haren tronua.
31 «Haren semeek nire irakaspena bazterrera uzten baduteeta nire zuzenbideari jarraitzen ez,