7 Ergela ez da jabetzen, zentzugabeak ez du ulertzen.
8 Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,garatu gaizkile guztiak:betiko hondatuak izango dira!
9 Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!
10 Zure etsaiak, ordea, Jauna,bai, zure etsaiak galdu egingo dira,gaizkile guztiak sakabanatuko.
11 Bufalo baten indarrak eman dizkidazu,usain gozoko olio berriz gantzutu.
12 Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean,etsaiak ikusi eta zera entzuten dut:
13 «Zintzoa palmondoa bezala garatuko da,Libanoko zedroa bezala haziko;