6 alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu.
7 Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».
8 Kontura zaitezte, bada, ergelok!Zentzugabeok, noiz ulertu behar duzue?
9 Belarria ezarri duenak entzun ez?Begia eratu duenak ikusi ez?
10 Herrien hezitzaileak zigortu ez?Gizakiaren irakasleak jakin ez?
11 Badaki Jaunak giza asmoak hutsak direla.
12 Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna,zeure legean eskolatzen duzuna.