4 Bere esku dauzka lurpeko leizeak,bereak ditu mendi-gailurrak.
5 Berea du itsasoa, berak egina,eta lehorra, bere eskuz moldatua.
6 Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!
7 Bera da gure Jainkoa,eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea.Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
8 «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,Masako egun hartan basamortuan bezala,
9 aurpegi eman eta probatu egin baininduten,nik haien alde egina ikusi arren.
10 Berrogei urtez, belaunaldi hark gogait eragin zidan,eta esan nuen: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,nire bidetik ibili nahi ez duena”.