1 Errege da Jauna! Poz bedi lurra,alai bitez uharte eta kostaldeak!
2 Hodei beltz-ilunak haren inguruan,justizia eta zuzenbidea haren tronu-oinarri.
3 Sua doakio aurretik, inguruko etsaiak kiskaliz.
4 Haren tximistek munduan argi: ikustean, lurrak dardara.
5 Mendiak argizaria bezala urtzen diraJaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.
6 Zeruek haren justizia iragartzen dute,herri guztiek haren ospea ikusten.
7 Lotsa dira idolozale guztiak,huskeria horiekin harro daudenak.Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!