5 Mendiak argizaria bezala urtzen diraJaunaren aurrean, lur osoaren Jabearen aurrean.
6 Zeruek haren justizia iragartzen dute,herri guztiek haren ospea ikusten.
7 Lotsa dira idolozale guztiak,huskeria horiekin harro daudenak.Ahuspez Jaunaren aurrean beste jainko guztiak!
8 Entzutean, Sion poztu,Judako hiriak alaitu egiten dirazuk erabakiagatik, Jauna!
9 Izan ere, Jauna, goi-goikoa zara,lur osoaren gainetik gailen,jainko guztien gainetik garai.
10 Gaitzari gorroto diotenak maite ditu Jaunak,bere fededunen bizia zaintzen du:gaiztoen eskutik libratuko ditu!
11 Argia sortzen da zintzoaren barruan,poza bihotz zuzenekoengan.