1 Bitartean, joan-etorria egiteko behar ziren egunen kontua ateratzen zuen egunero Tobitek. Egunak igaro eta semea ageri ez zela ikusirik,
2 Tobitek zioen bere baitan: «Bertan geldiarazi ote dute? Beharbada, Gabael hila izango da eta ez dio dirua inork emango».
3 Eta larritzen hasi zen.
4 Anak, emazteak, zioen: «Hil egingo zen gure semea, honez gero ez da egongo bizion artean». Eta negar-zotinka hasi zen, esanez:
5 «Hau zoritxarra, seme! Zergatik utzi ote nizun joaten zuri, ene begien argia zinen horri?»
6 Tobitek esan zion:—Zaude isilik, ene emazte, ez larritu. Ongi izango da. Eragozpenen bat izango zuen han. Bidelaguna konfiantzazko gizona du, gure herritarra. Ez zaitez kezka, ene emazte. Laster dugu hemen.
7 Emazteak ihardetsi zion:—Ez esan horrelakorik, ez esan gezurrik niri! Gure semea hila da.Egunero bizi-bizi atera ohi zen Ana semeak hartutako bidera, semea zetorren ikustera, ez baitzion inori sinesten. Eguzkia gordetzean, etxera itzuli ohi zen zotinka eta gau osoa negarrez igaro ohi zuen, lo egin ezinik.