9 Anak lasterka joan eta lepotik heldu zion semeari, esanez: «Ene seme, ikusi zaitut berriro! Hil naiteke orain!» Eta negarrez hasi zen.
10 Tobit jaiki eta, behaztopaka, atariko atetik irten zen.
11 Hurbildu zitzaion Tobias arrainaren behazuna eskuan zuela eta, besotik heldurik, haize eman zion begietara eta esan: «Izan adore, aita!» Orduan, sendagaia begietan eman eta bertan atxiki zion une batez.
12 Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik.
13 Tobitek, orduan, semeari lepotik heldu eta negarrari eman zion, esanez: «Ikusten zaitut, ene seme, nire begien argi hori!»
14 Eta gero:«Goretsia Jainkoa!Goretsia beraren izen handia!Goretsiakberaren aingeru santu guztiak!Babes gaitzala Jaunak beti!Goretsiak beraren aingeru guztiakmenderen mendetan!Zigortu egin ninduen Jaunak,baina orain ikusten dut berrironeure seme Tobias».
15 Tobias etxera sartu zen pozik, Jainkoa aho betean goretsiz. Eta adierazi zion aitari joan-etorria ongi burutu zuela, bazekarrela dirua eta ezkondu ere egin zela Sararekin, Raguelen alabarekin. Eta gehitu zuen: «Badator; honez gero Ninivetik hurbil da».