11 Eta orain egia osoa esan nahi dizuet deus ere gorde gabe. Esan dizuet, erregearen isilpekoak gorde behar badira ere, Jainkoaren egintzak aldarrikatu egin behar direla, merezi duen bezala.
12 Hara! Sarak eta zuk otoitz egin zenutenean, nik aurkeztu nuen zuen otoitzaren oroigarria aintzaz beteriko Jaunaren aitzinean; eta gauza bera, hilei zuk lur ematen zenienean.
13 Zu, zalantzarik izan gabe, afaria utzi eta hildakoari lur ematera jaiki zinenean, Jainkoak zu probatzera bidali ninduen.
14 Orain, ordea, zu eta Sara, zure erraina, sendatzera bidali nau.
15 Ni Rafael nauzue, aintzaz beteriko Jaunaren aurrean, beraren zerbitzura dauden zazpi aingeruetako bat.
16 Larritu egin ziren biak eta ahuspeztu, beldurrez beterik.
17 Baina Rafaelek esan zien: «Ez beldurtu! Bakea zuekin! Goretsi Jainkoa beti!