1 Tobitek esan zuen:
2 «Goretsiabetikotasunean bizi den Jainkoa!Goretsia beraren erregetza!Berak du zigortzeneta bera da errukitzen;berak jaitsarazten duHildakoen Egoitzara,lurpeko sakonetara,eta berak ateratzenhondamendi handitik.Ezerk ez duharen eskutik ihes egiten.
3 Ospa ezazue Jauna, israeldarrok,atzerritarren aurrean,berak sakabanatu zaituztenhorien artean,
4 han ikusarazi baitizuebere handitasuna.Goraipa ezazueizaki guztien aurrean,bera baitugu Jauna, geure Jainkoa,geure Aita.Bera da Jainkomenderen mendetan.
5 Zigortu egiten zaituztezeuen gaiztakeriengatik,baina errukiz hartukozaituzte denok eta bildukosakabanatu zaituztenherrialde guztietatik.
6 Itzul zaitezte berarenganabihotz-bihotzez eta gogo osoz,berarekin leial jokatzeko.Orduan, bera ere itzuliko zaizueeta ez dizue aurpegiaberriro ezkutatuko.