9 Goratzen dut neure Jainkoa,goratzen zeruko Erregea,beraren handitasunean pozten naiz.
10 Dei egin biezaiote denek,ospa bezate Jerusalemen.Oi Jerusalem, hiri santua,zigortu egiten zaitu Jainkoakzeure seme-alaben eginengatik;baina errukiz hartuko ditu berrirozure seme-alaba zintzoak.
11 Ospa ezazu Jauna bihotzez,goretsi mendeetako Erregea,tenplua berrirozuregan eraiki dezaten bozkarioz.
12 Zuregan alai bitzaerbestera eramanak,zuregan maita bitza dohakabeakhurrengo gizaldi guztietan.
13 Argi biziak argi egingo dulurraren azken mugaraino.Urrutiko arrotz-herri askoeta lur-muga guztietako bizilagunaketorriko zaizkizu Jauna gurtzera,zeruko Erregearentzatesku bete emari dakartela.Gizaldi eta gizaldiekalaituko zaituzte.“Hautatua” izango duzu izenamenderen mendetan.
14 Madarikatuakirainduko zaituztenak!Madarikatuakhondatuko zaituztenak,zure harresiak eraitsi,zure dorreak botaeta zure etxeak erreko dituztenak!Baina bedeinkatuak betikozuri begirune dizutenak!
15 Ea, poz zaitezzeure seme-alaba zintzoengatik,bilduko baitzaizkizuberriro guztiaketa betiereko Jauna goretsiko dute.Dohatsuak maite zaituztenak!Dohatsuakzure bakeaz pozten direnak!