13 Egizu desager nadila lur honetatiketa ez dezadala berriroentzun irainik.
14 Badakizu, ene Jabe horrek,garbi nagoela,ez dudala ezein gizonekinlikiskeriarik egin.
15 Ez dut lohitu neure izenik,ezta nire aitarenik ere,erbesteratua nagoenlurralde honetan.Alaba bakarra nau aitak,ez du oinordeko izango litzatekeensemerik,ez du senide hurrekorik,ez ahaiderikni emaztetzat hartzeko modukorik.Zazpi senar galdu ditut.Zertarako, bada, bizi luzaroago?Hala ere,heriotzarik eman nahi ez badidazu,entzun bederen, Jauna,egin didaten iraina».
16 Une hartan bertan, Tobit eta Sararen otoitzak entzunik, aintzaz beteriko Jainkoak
17 Rafael bidali zuen, biak sendatzera: Tobitek, begietako lausoa kendurik, Jainkoaren argia bere begiz ikus zezan, eta Sara, Raguelen alaba, Tobiten seme Tobiasi emaztetzat eman eta emakumeagandik Asmodeo demonio gaiztoa bota zezan. Sararekin ezkondu nahi zuten beste guztiek baino eskubide handiagoa zuen Tobiasek.Tobit etxartetik etxera zihoan une berean, Sara, Raguelen alaba, goiko gelatik behera zetorren.