1 Ekbatanara heldu zirenean, Tobiasek esan zion lagunari:—Azarias ene adiskidea, eraman nazazu zuzen-zuzenean gure ahaide Raguelen etxera.Eta aingeruak Raguelen etxera eraman zuen Tobias. Raguel etxeko atarian eseria zegoen eta beraiek agurtu zuten lehenbizi. Raguelek erantzun zien:—Agur zuei ere, adiskideok. Ongi etorri!Gero, etxera sarrarazi zituen.
2 Eta esan zion bere emazte Ednari:—Mutil honek bai duela gure ahaide Tobiten antza!
3 Ednak galdegin zien:—Nongoak zarete, adiskideok?Haiek erantzun:—Neftaliren leinukoak gara, Ninivera erbesteratuak.
4 Andreak, berriro:—Ezagutzen al duzue gure ahaide Tobit?Eta haiek:—Bai, ezagutzen dugu.
5 Andreak galdegin zuen:—Nola dago?Haiek erantzun:—Ongi. Bizi da oraindik.Eta Tobiasek gehitu zuen:—Aita dut!
6 Orduan, Raguelek salto batean jaiki eta musu eman zion, negarrez. Gero, esan zion:—Bedeinkatua zu, ene seme! Jatorra eta ona duzu aita. Bai zoritxarra halako gizon zuzena, hainbeste limosna egin ohi zuena, itsu gelditzea!Eta bere ahaide Tobiasi lepotik helduz, negarrari eman zion.