7 Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».
8 Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»
9 Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.
10 Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».
11 Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,
12 esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».
13 Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen.