7 Darioren erregealdiko bigarren urtean, Xebat deritzan hamaikagarren hilaren hogeita lauan, Idoren seme zen Berekiasen seme Zakarias profetari mezua eman zion Jaunak. Hona Zakariasen azalpena.
8 Gau-ikuskari batean, zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean; haren atzean, zenbait zaldi gorri, nabar eta zuri.
9 Eta galdetu nuen:—Zer adierazten dute, jauna?Niri adierazpenak emateko zegoen aingeruak erantzun zidan:—Erakutsiko dizut zer adierazten duten.
10 Orduan, sastraka artean zegoenak esan zidan:—Lurra arakatzeko Jaunak bidali dituenak dira hauek.
11 Zaldizkoek sastraka artean zegoen Jaunaren aingeruari adierazi zioten:—Arakatu dugu lurra, eta bakean eta bare aurkitu dugu.
12 Orduan, Jaunaren aingeruak esan zuen:—Jaun ahalguztiduna, noiz arte iraungo duzu Jerusalemez eta Judako beste herriez errukitu gabe? Badira hirurogeita hamar urte haien aurka haserre zaudela.
13 Orduan, Jaunak hitz atsegin eta pozgarriak erantzun zizkion adierazpenak egiten zizkidan aingeruari.