1 «Egun hartan, iturburu bat sortuko da Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen bekatua eta kutsadura garbitzeko».
2 Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere.
3 Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean.
4 Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko, engainatzeko.
5 Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik”.
6 Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean zauritu naute”».