1 Itzuli zen niri adierazpenak ematen zizkidan aingerua eta esnatu egin ninduen, lotan dagoena esnatzen den bezala,
2 eta galdetu zidan:—Zer ikusten duzu?Nik erantzun:—Urre hutsezko argimutila ikusten dut, oliontzia gainean duela; zazpi kriseilu ditu eta zazpi hodi, olioa kriseiluetara eramateko.
3 Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.
4 Orduan, aingeruari galdetu nion:—Zer adierazten dute, jauna?