11 Orain, ordea, ez dut jokatukolehengo aldietan bezalaherri honetan bizirik geldituekin.Hala agintzen dizuet nik,Jaun ahalguztidun honek.
12 Izan ere, bakea ereingo dut,mahastiak emango du bere fruitua,lurrak bere ekarriaeta zeruak bere ihintza;herri honetan bizirik gelditueiemango diet hori guztia.
13 Juda eta Israel,nazioen begietan madarikatuakizan zareten bezala,bedeinkatuak izango zaretenik salbatuko zaituztedanean.Ez beldurtu, izan bihotz!
14 «Honela diotsuet nik,Jaun ahalguztidun honek:Zuen gurasoek ni haserre jartzean,zuei kalte egitea erabaki nuen,eta ez nintzen damutu;
15 baina, egunotan,aldatu egin dut neure erabakia,Jerusalemi eta Judari on egiteko.Ez izan, bada, beldur!
16 Hauxe egin behar duzue:esan egia lagun hurkoari,epaitu zuzenbidezzeuen auzitegietan,
17 ez erabili asmo txarrikelkarren aurka,ez egin gezurrezko zinik,gorroto baitut hori guztia.Nik, Jaunak, esana».