5 Moises eta Aaron lurreraino ahuspeztu ziren israeldar elkarte osoaren aurrean.
6 Nunen seme Josuek eta Jefuneren seme Kalebek, lurraldea ikertzen ibilitako taldekoek, jantziak urratu zituzten, nahigabeturik,
7 eta esan zieten israeldar guztiei: «Ikertzen ibili garen lurraldea aparta da!
8 Jauna aldeko badugu, hara eramango gaitu eta emango digu. Esnea eta eztia darizkion lurraldea da.
9 Baina ez zaitezte Jaunaren aurka errebelatu! Ez izan lurralde hartako jendearen beldur, ogia bezala irentsiko baititugu. Urrundu egin zaie beren jainkoen geriza; guk, berriz, geurekin dugu Jauna. Ez izan beldur!»
10 Halere, israeldar elkarteak bi haiek harrikatzeko asmoak zerabiltzan; hartan, Jauna aintzaz beterik agertu zitzaien israeldar guztiei elkarketa-etxolaren gainetik.
11 Jaunak esan zion Moisesi:—Noiz arte jarraitu behar ote du herri honek ni mespretxatzen? Noiz arte bizi behar ote du nitaz fidatzen ez dela, beronen aurrean hainbat mirari egin arren?