8 Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».
9 Egin zuen Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ezarri. Eta sugeren batek norbaiti zizta egiten bazion, brontzezkoari begiratzean, sendatu egiten zen.
10 Abiatu ziren israeldarrak, eta Oboten etxolatu ziren hurrengo.
11 Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan.
12 Handik aurrera egin, eta Zered erreka ondoan etxolatu ziren.
13 Handik ere abiatu, eta Arnon errekaz beste aldean etxolatu ziren; Arnon errekak, amortarren lurraldean sortu ondoren, basamortua zeharkatzen du eta moabdarren eta amortarren lurraldeen muga markatzen.
14 Horretaz ari da «Jaunaren Guduak» liburua, dioenean:«Sufa-ko Bahebeta beronen ibaiadarrak;Arnon,