16 Balaamengana iritsirik, esan zioten:—Honela dio Tziporren seme Balakek: Mesedez, ez muzin egin niregana etortzeari.
17 Ohorez beteko zaitut eta zuk eskatu guztia egingo; zatoz, arren, eta madarika ezazu herri hori.
18 Baina Balaamek erantzun zien Balaken zerbitzariei:—Nahiz eta Balakek jauregia bete urre eta zilar eman, ezin dut ezertxo ere egin, ez handi ez txiki, Jaunaren, nire Jainkoaren, aginduaren kontra.
19 Dena den, igaro gaua hemen zuek ere, Jaunak oraingoan esango didana jakin arte.
20 Gauean, Jainkoa Balaami agertu eta esan zion: «Gizon horiek zure bila etorri badira, zoaz beraiekin; baina nik esango dizudana bakarrik egingo duzu».
21 Hurrengo goizean, astemea txalmatu eta Moabeko buruzagiekin joan zen Balaam.
22 Abiatu zenean, biziki haserretu zen Jainkoa. Balaam asteme gainean zihoan, bi zerbitzari lagun zituela, eta Jaunaren aingerua jarri zitzaion aurrean bidea oztopatzen.