24 Gero, mahasti artean, albotara bi harresi zituen bide estu batean gelditu zen Jaunaren aingerua.
25 Astemea, hura ikustean, harresira arrimatu zen, Balaamen berna harresiaren kontra zanpatuz. Balaamek jo egin zuen berriro.
26 Jaunaren aingerua aurreratu eta inori eskuin-ezkerrera egiten ez uzteko moduko estugune batean gelditu zen.
27 Hura ikustean, etzan egin zen astemea Balaamen azpian. Haserretu eta makilaz jo zuen Balaamek.
28 Orduan, Jaunak hitz egiteko dohaina eman astemeari, eta honek esan zion Balaami:—Zer egin dizut nik, hiru bider horrela jotzeko?
29 Balaamek erantzun:—Niri burla egiten ari haiz! Labanarik banu, hementxe hilko hinduket.
30 Astemeak esan zion:—Ez al nauzu, bada, zeure astemea, betidanik gainean eraman zaituena? Eta inoiz portatu al naiz honela zurekin?—Ez! —erantzun zion Balaamek.