34 Balaamek erantzun zion Jaunaren aingeruari:—Oker jokatu dut! Ez nekien bidea oztopatzen zidana zeu zinenik. Baina nire bidaia atsegin ez bazaizu, itzuli egingo naiz.
35 Jaunaren aingeruak erantzun:—Zoaz gizon horiekin, baina nik adierazitakoa bakarrik esango duzu.Horrela, Balaken buruzagiekin joan zen Balaam.
36 Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira,
37 eta esan zion:—Behin eta berriro bidali dizkizut mezulariak deitzera; nola ez zara lehenago etorri? Zu ohorez betetzeko gauza ez naizela uste al duzu?
38 Balaamek erantzun zion:—Orain hemen nauzu! Baina, zer esan dezaket? Jainkoak ahoan jarriko dizkidan hitzak bakarrik esan ditzaket.
39 Gero, Balaam Kiriat-Hutzotera joan zen Balakekin.
40 Han behiak eta ardiak hil zituen Balakek, eta Balaami eta lagun zituen buruzagiei eraman zien haragia.