11 Orduan, Balakek esan zion Balaami:—Baina, zer egin didazu? Etsaiak madarikatzeko ekarri, eta zuk bedeinkazioz bete?
12 Balaamek erantzun:—Jaunak adierazitakoa behar dut esan.
13 Balakek, orduan:—Zatoz nirekin beste leku batera, handik herri osoa ikusiko baituzu. Izan ere, hemendik ez dezakezu israeldar kanpalekuaren ertz bat besterik ikus. Handik madarikatuko duzu.
14 Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen.
15 Balaamek esan zion Balaki: «Zaude hor erre-oparien ondoan, ni Jaunarekin egotera noan bitartean».
16 Jaunak, bidera irtenik, esan behar zituen hitzak adierazi zizkion Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.
17 Itzuli zen Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagiekin. Balakek galdegin zion:—Zer dio Jaunak?