18 Orduan, Balaamek bertso hauek abestu zituen:«Entzun arretaz, Balak,Tziporren seme hori!
19 Jainkoa ez da gizakiagezurretan jarduteko,ez da erabakiaz damutzengizasemeak bezala.Mintzatzen ote daeta esana egiten ez?Hitza ematen ote,eta bete gabe uzten?
20 Bedeinkatzeko agindua dut,Jaunak bedeinkatu egin baitu.Nik ezin atzera egin!
21 Ez du okerrik aurkitu Israelen,gaiztakeriarik ez Jakoben herrian.Jauna, bere Jainkoa, berekin du,errege bezalagoraipatzen du herriak.
22 Jainkoak atera zuen Egiptotik,bufaloarena bezalakoindar izugarriz.
23 Ez da aztikeriazko igarpenik,ez eta madarikazio-hitzik,Israelen kontra balio duenik.Bere garaian jakin ohi duJakoben herriakJaunak beraren alde egina.
24 Lehoia bezala altxatu da herria,ez du berriro atseden hartuko,harrapakina irentsieta biktimen odola zurrupatu arte».