27 Balakek esan zion Balaami: «Zatoz, beste leku batera eraman behar zaitut. Agian, Jainkoak ez du eragozpenik izango handik Israel madarika dezazun».
28 Basamortuaren gain zegoen Peor mendi-gailurrera eraman zuen.
29 Balaamek esan zion: «Eraiki hemen ere zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».
30 Hala egin zuen Balakek, eta zekor eta ahari bana eskaini zituen aldare bakoitzean.