1 Jaunak esan zien Moisesi eta Aaron apaizaren seme Eleazarri:
2 «Egin israeldarren elkarte osoaren izen-bilketa, senitarteka, Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz».
3 Hala, Moisesek eta Eleazar apaizak israeldarren izen-bilketa egin zuten Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean,
4 hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala.Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:
5 Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak,