14 hiru Jordanez ekialdera eta beste hiru Kanaan lurraldean.
15 Sei hiriok babes-hiri izango dituzte, bai israeldarrek, bai etorkin nahiz israeldarren artean ostatuz dauden bidaiariek: nahi gabe hiltzen duen edonork, haietan aurkituko du iheslekua.
16 «Burdinazko tresnaz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.
17 Hiltzeko moduko harria jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.
18 Hiltzeko moduko zurezko tresna jaurtiz norbait jo eta hiltzen duena, hilketa-errudun da: heriotzara emango dute.
19 Hildakoa mendekatzeko eskubidea duenak, hiltzailea aurkitu bezain laster emango du heriotzara.
20 «Gorrotoz bultza eginez edo asmo txarrez zerbait jaurtiz