9 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
10 «Esan israeldarrei: Jordan igaro eta Kanaan lurraldean sartzean,
11 babes-hiriak aukeratuko dituzue. Nahi gabe norbait hiltzen duenak han aurkituko du iheslekua.
12 Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenaren eskuetatik ihes egin ahal izateko; horrela, hiltzailea ez da hilko, elkartearen aurrean auzitara agertu baino lehen.
13 «Sei babes-hiri aukeratuko dituzue,
14 hiru Jordanez ekialdera eta beste hiru Kanaan lurraldean.
15 Sei hiriok babes-hiri izango dituzte, bai israeldarrek, bai etorkin nahiz israeldarren artean ostatuz dauden bidaiariek: nahi gabe hiltzen duen edonork, haietan aurkituko du iheslekua.