9 eta ondarea ez da leinu batetik bestera aldatuko, baizik eta israeldar leinuek nork bere ondareari atxikirik jarraituko dute».
10 Tzelofhaden alabek Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten.
11 Mahla, Tirtza, Hogla, Milka eta Noa, Tzelofhaden alabak, lehengusuekin ezkondu ziren,
12 Joseren seme Manasesen ondorengoen senitarteko gizonekin, beraz. Horrela, haien ondarea beren aitaren leinuko senitartean gelditu zen.
13 Horiek dira Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien agindu eta arauak.