7 Bere errua aitortuko du, eta kaltearen ordaina eta bosteko bat gehiago emango dio kalte egin dionari.
8 Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain.
9 «Israeldarrek Jaunari eskainiko dizkioten opari sakratuak apaizarentzat izango dira.
10 Apaizari eramaten zaizkion opari sakratuak apaizarentzat dira».
11 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
12 «Esan israeldarrei: Eman dezagun emakume bat bere senarrarekiko desleial izan dela.
13 Senarraren ezjakinean beste gizon batekin sexu-harremanak izan ditu eta kutsaturik gelditu da; baina ez dago lekukorik, ez du inork horretan harrapatu.