20 Lainoa egun gutxitan gelditzen bazen egoitzaren gainean, Jaunaren agindura etxolatzen ziren eta haren agindura abiatzen.
21 Batzuetan, arratsaldetik goiza arte bakarrik gelditzen zen, nahiz egun batez, nahiz gau batez; orduan, lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.
22 Egoitzaren gainean egun bi, hilabete edo urtebete geldituz gero, israeldarrak geldi egoten ziren eta ez ziren abiatzen. Baina lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.
23 Jaunaren agindura etxolatzen ziren eta haren agindura abiatzen. Israeldarrak Jaunak Moisesi emandako aginduari lotzen zitzaizkion.