2-3 «Ezarritako egunean, hau da, hil honen hamalauko ilunabarrean, ospatuko dute Pazkoa israeldarrek, eta ospatu, jaiari dagozkion ohikune eta usadioei zehatz-mehatz lotuz».
4 Pazkoa ospatzeko agindu zien, bada, Moisesek israeldarrei.
5 Sinai basamortuan, lehen hilaren hamalauko ilunabarrean ospatu zuten. Israeldarrek zehatz-mehatz bete zuten Jaunak Moisesi agindurikoa.
6 Alabaina, zenbait gizaseme kutsaturik zegoen gorpuren bat ukitu zuelako, eta ezin zuen Pazkoa egun hartan ospatu. Orduan, Moises eta Aaronengana jo zuten,
7 esanez:—Gorpu bat ukitu dugulako, kutsaturik gaude. Zer dela-eta ez zaigu zilegi Jaunari geure oparia eskaintzea gainerako israeldar guztiekin batera?
8 Moisesek erantzun zien:—Itxaron, Jaunak zuei buruz erabakitzen duena jakin arte.
9 Jaunak esan zion Moisesi: