14 Baina handik berehala, euroakiloi deitzen zuten haize-erauntsi batek eraso zion lehorraldetik ontziari;
15 haizeak zeraman ontzia, eta, haizeari ezin eutsi geniolarik, noragabe joaten utzi genuen ontzia.
16 Kauda izeneko uharte koskor baten babesean igarotzean, ozta-ozta egin ginen salba-txaluparen jabe.
17 Hura ontzira jaso ondoren, ontzia kablez estutu zuten gogortzeko, eta, Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.
18 Biharamunean, oraindik ekaitzak gogor jotzen baitzuen, ontzia arintzen hasi ziren.
19 Hirugarren egunean, ontziko tresneria itsasora jaurti zuten marinelek.
20 Egun asko baitzen ez eguzkirik, ez izarrik ez zela ageri, eta ekaitz zakarrak bere hartan jarraitzen baitzuen, galdurik genituen onik ateratzeko itxaropen guztiak.