8 Eta kostarik kosta doi-doi iritsi ginen Portu Eder izeneko toki batera, Lasea hiritik hurbil.
9 Denbora asko galdua genuen, eta arrisku handia zuen ordutik aurrera bideak, negua gainean baitzen. Paulok ohar hau egin zien:
10 «Adiskideok, ikusten nago itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela, ez karga eta ontziarentzat bakarrik, baita guretzat ere».
11 Baina ehuntariak fede gehiago zuen lemazain eta patroiarengan Pauloren esanetan baino.
12 Portu hura, bestalde, ez zen negua igarotzeko egokia, eta itsasora jotzearen aldeko izan ziren gehienak; Fenikeraino iritsi nahi zuten, hego-mendebalde eta ipar-mendebaldera begira dagoen Kretako portu horretan negua emateko asmoz.
13 Bazen hego-haize apur bat, eta beren asmoa bete zezaketela uste zuten denek; jaso zituzten, beraz, aingurak, eta Kretako bazterrari atxikirik joan ziren.
14 Baina handik berehala, euroakiloi deitzen zuten haize-erauntsi batek eraso zion lehorraldetik ontziari;