2 Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.
3 Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero,
4 zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.
5 Horregatik, Kristok, mundu honetan sartzerakoan, Jainkoari esan zion: Ez zenuen nahi izan opari eta eskaintzarik; baina gorputza eratu zenidan.
6 Erre-opari eta bekatuen barkamen-oparirik ez duzu atsegin izan.
7 Horregatik diot: «Hemen nauzu». Liburuan agintzen zait zure nahia betetzeko, ene Jainko.
8 Lehenik dio: Ez zenuen nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan.