24 Ez epaitu itxuren arabera, zuzentasunez baizik.
25 Orduan, Jerusalemen bizi ziren batzuk galdezka hasi ziren: «Ez al da hau hil nahi dutena?
26 Ba, agerian ari da hizketan, eta ez diote ezer esaten. Benetan onartu ote dute buruzagiek berau Mesias dela?
27 Mesias etorriko denean, ez du inork jakingo nongoa den; hau, ordea, badakigu nongoa den».
28 Jesusek, orduan, tenpluan irakasten ari zelarik, esan zuen oihu eginez: «Ni ezagutzen nauzue, eta badakizue nongoa naizen; baina ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak bidali nau, eta zuek ez duzue hura ezagutzen.
29 Nik, bai, ezagutzen dut, harengandik bainator, eta berak bidalia naiz».
30 Orduan, atxilotu egin nahi izan zuten; baina ez zion inork eskurik ezarri, ez baitzen artean haren ordua.