14 Morroiak onartu zuen proposamena, eta hamar eguneko proba egin zuen haiekin.
15 Hamar egunen buruan, erregearen janaritik jan zuten beste gazteak baino ederrago eta mardulago aurkitu zituen.
16 Ordudanik, aginduriko janaria eta edaria baztertuz, barazkiak bakarrik ematen zizkien.
17 Jainkoak lau gazte haiei idazki eta jakintza oro ulertzeko adimena eta buru argia eman zizkien. Bazuen Danielek ametsak eta ikuskarien esanahia argitzeko gaitasuna ere.
18 Aukeraturiko gazteak prestatzeko erregeak ezarri zuen epea betetzean, funtzionario-buruak Nabukodonosorri aurkeztu zizkion.
19 Haiekin hitz egiten jardun zuen erregeak, eta Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias adinakorik ez zuen aurkitu. Harrezkero, beraz, bere zerbitzurako hartu zituen.
20 Jakinduria eta buru argia eskatzen zuten arazoetan erregeak iritzia eskatzen zienean, haien erantzunak erreinuko azti eta igarle guztienak baino hamar aldiz hobeak iruditzen zitzaizkion.